Ekonomia -
Gipuzkoan
Azkoitiako lau enpresari atxilotu dituzte etorkinen ustiapenagatik
Polizia nazionalak bosgarren lagun bat atxilotu du Marokoko etorkinak diruaren truke ekartzeagatik.
Erredakzioa
Azkoitiako lau enpresari atxilotu ditu Polizia Nazionalak Marokoko etorkinei lan-kontratuak diruaren truke eskaintzeagatik; batzuetan 12.000 euro ordaindu izan zituzten etorkinek. Gainera, bosgarren lagun bat atxilotu dute ustez etorkinak bilatzeko ardura izateagatik.
Joan den 22an Donostian Polizia nazionalak bost lagun atxilotu zituen langileen eskubideen kontrako delitu bat eta langileen ustiapena egotzita.
600.000 euro baino gehiago jaso izan dituzte atxilotuek etorkinengandik. Magrebtar langileak ustiatu zituzten sei hilabetez enoresan lan egitera behartuz.
Operazioaren ondorioz, enpresako jabeak atxilotu dituzte (36 eta 51 urte bitartekoak denak); guztiak Azkoitiakoak dira. Era berean, Y. Z. Z. (35 urtekoa) marokotarra atxilotu dute etorkinak biltzeagatik.