Ekonomia -

Aurtengo ariketan

BBKren ustez euskal kutxak batzeko prozesua "ausarkeria" da

Gainera, "sinesgarritasun falta" duela ohartarazi dio BBKk Espainiako Gobernuari eta 2010ean iaz izandako 289 milioiko mozkina errepikatzea espero du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandez BBKko presidenteak adierazi duenez, krisi egoeran eta haustekunde urtearen atarian, ez du paradarik ikusten euskal kutxak batzeko prozesuari ekiteko eta hori egitea "ausarkeria" izango zela adierazi du.

Bestalde, estatubatuar bankuetako eredua "ezartzen ari dela" ohartarazi du Fernandezek, "historiako krisirik nagusiena sortu zuen eredu bera".

"Sinesgarritasun falta"

Horretaz gain, "sinesgarritasun falta" duela ohartarazi dio BBKk Espainiako Gobernuari, inork ez duelako gai ikusten "krisiari aurre egiteko beharrezko planari ekiteko". BBkk Bilbon egin den Batzar Nagusian Espainiak merkatuan duen sinesgarritasun eza aipatu du.

289 milioi euro

Halaber, 2010ean iaz izandako 289 milioiko mozkina errepikatzea espero du Fernandezek, "helburu zorrotzak" bete ostean. Bankuaren presidentearen ustez, aurtengo ariketa "azken urteetan izandako zailetako" bat izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea