Ekonomia -

Sindikatuek deituta

Pentsioen sistemaren erreformaren kontrako protesta hiriburuetan

Adolfo Muñozek (ELA) "patronalak eta bankak, gobernuen laguntzarekin, antolatutako harpilatzea" salatu du. Lan eskubideen "murrizketa gehiago" ez egitea eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek manifestazioak antolatu dituzte EAEko hiru lurraldeetako hiriburuetan eta Iruñean pentsioen planaren erreformaren kontra.

Milaka lagun bildu dira Bilbon langileen lan eskubideen "murrizketa gehiago" egin ez dezaten eskatzeko.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak "kapital handiarentzat lan egitea" leporatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteari eta "patronalak eta bankak, gobernuen laguntzarekin, antolatu duten harpilatzea" salatu du.

Bere ustez, "ekonomia aktibatzeko" alternatiba mailakako fiskalitatea eta aberastasunaren banaketa da.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak "kalean mobilizazioak egitea" defendatu du "langileen egoera gogortu egin" dela ikusita.

"Politikak aldatzen ez badituzte, krisi hau areagotu egingo da, langileen egoera okerrera joz. Alternatiba baten beharra dugu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea