Ekonomia -

AHT

Argi berdea abiadura handiko trenaren Iruña-Zaragoza tarteari

Ministroen Kontseiluak baimena eman du zati hori eraikitzeko. Tren horrek merkantziak nahiz bidaiariak eramango ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura handiko trenak Iruñea eta Zaragoza lotuko ditu. Ministroen Kontseiluak gaurko bileran eman dio baimena Sustapen Ministerioari Nafarroako Gobernuarekin lurralde horretan obrak hasteko hitzarmena sinatzeko.

Hitzarmen horrek Estatuak, Nafarroak eta Adif Trenbideetarako Azpiegituren Administratzaileak elkarlanean aritzeko baldintzak zehazten ditu. Zehazki, Castejon eta Iruñerria arteko zatiari lotutakoak.

Helburua da 2015erako zerbitzua martxan egotea. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, bai Miguel Sanzen exekutiboarentzat bai Zapateroren Gobernuarentzat "lehentasuna da trenbide hori".

Nafarroako Gobernuak "poztasunez" hartu du berria. Miguel Sanz Nafarroako presidentearen hitzetan, "akordioaren bitartez gure asmoak betetzen dira".

Gauzak horrela, linea berriak merkantziak garraiatzeko eta bidaiariak eramateko zerbitzua eskainiko du. Plataformari dagozkion obrak Nafarroako Gobernuak egingo ditu eta finantzazioa aurreratuko du. Trenbidea, sare elektrikoa eta komunikazio eta segurtasun instalazioak eraikitzea Adifek esku geratuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea