Ekonomia -

LAN GATAZKA

Berantevillako lantegian erregulazio espedientea iragarri du Aernnovak

Zuzendaritza eta sindikatuak langileen baldintza berrien eta borondatezko lanuzteen inguruan negoziatzen ari dira azken hilabeteetan.

Aernnovako langileen protesta bat. EiTB.
Aernnovako langileen protesta bat. EiTB.
Aernnovako langileen protesta bat. EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aernnova aeronautika enpresako zuzendaritzak Berantevillako lantegian enplegu erregulazio espedientea abian jartzeko asmoa iragarri die sindikatuei. Urte honetan bertan jarri nahi dute martxan EEEa, eta baldintzak martxoaren 18rako itxita egotea nahiko luke zuzendaritzak, enpresa batzordeak jakitera eman duenez.

Sindikatuen arabera, 145 langile kaleratzea eta soldata jaitsiera, % 10 ingurukoa, proposatu ditu, azken asteotan, Aernnovak, eta, orain, enplegu erregulazioa ere bai.

Langileen batzordeak eta zuzendaritzak negoziazio prozesua dute zabalduta: kaleratzeak "borondatezkoak" izatea nahi du enpresak, eta lan hitzarmena berritzea.

Sindikatuek jakitera eman dutenez, asteazkenean bildu ziren azkenengoz zuzendaritzarekin, etorkizunera begirako proiektuen inguruan hitz egiteko, baina ez dute horren inguruko informaziorik jaso.

Negoziazio prozesuan enpresak baldintzak "inposatu" nahi dituela, eta ez negoziatu salatu dute. "Lehenaz gain", orain, berriro, enplegu erregulazio txostena aurkezteak egoera are gehiago okertu duela esan dute langileek.

Oraingoz, zuzendaritzak ez die langileei zehaztu erregulazio espediente horrek zenbat langilerengan izango lukeen eragina. Hori bai, zuzendaritzaren arabera, aurtengo aurreikuspenak kontuan hartuta, langile bakoitzak 50 lanegun izango lituzke soberan. Gaur egun, 580 langile ditu aeronautika enpresak Arabako lantegian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Lan Erreformaren Lege berria Langabezia Lana berriak Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Arabako Ibarrak Eskualdea