Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

1.196 milioi euroko zorra izateko baimena eman dio Estatuak EAEri

Baimena atzeratzeak Eusko Jaurlaritza 600 milioi euroko kreditu bat eskatzera behartu zuen, ordainketei aurre egin ahal izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bonu, obligazio edo epe luzeko maileguen bidez Zor Publikoa jaulkitzeko baimena eman dio Ministroen Kontseiluak Euskal Autonomi Erkidegoari gaur. Guztira 1.196.350.000 euro jaulki ahal izango ditu.

Erkidego Autonomoen Finantzaketa Lege Organikoak ezarritakoaren arabera zorpetzeko operazio hau baimendu dute, izan ere, kreditu publiko edo kreditu operazioak egiteko Estatuaren baimena behar dute erkidegoek.

Baimena atzeratzeak Eusko Jaurlaritza 600 milioi euroko "kreditu-zubi" bat eskatzera behartu zuen duela aste batzuk, ordainketei aurre egin ahal izateko, izan ere, "kutxa hutsean zegoen", Carlos Aguirre Ekonomia sailburuaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea