Ekonomia -

Prezio berriak

Gas naturala %4,15 garestituko da gaur, eta butanoa %5,75

Gas naturala 4,4 zentimo garestiago izango da kilowatt-orduko, eta butano botila ohikoenaren prezioa 11,68 eurora igoko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gas naturalaren T2 tarteko Azken Baliabideko Tarifa (TUR), hots, etxean gas bidezko berokuntza sistema dutenena, %4,15 garestituko da gaur, 4,444219 zentimo kilowatt-orduko (kWh) alegia.

Tarifa hori 7,84 euro finkoa da, baina ondoren termino aldakorra ere badauka, eta hori da, hain zuzen ere, gaur garestituko duena.

T1 tarifari dagokionez (sukaldean eta ur berogailuan gasa dutenak), igoera %3,6koa izango da, eta tarifa finkoak 3,9 eurokoa izaten jarraituko du.

Igoerak T1 tarifako 3,49 milioi erabiltzaileri eragingo die, eta T2ko 3,51 milioiri.

Butanoa, %5,75 garestiago

Bere aldetik, butano botila ohikoena, hau da, 12,5 kilokoa, %5,75 garestituko da gaur, 11,68 euro arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea