Ekonomia -

Saria jaso du, New York-en

Volkswagen Polo, munduko ibilgailurik onena

Autoa Nafarroako Landaben lantokian egiten dute. Iaz ere Volkswagen enpresak sari garrantzitsu hau jaso zuen, Golf ereduari esker.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundu mailako 2010ko Ibilgailurik onenari saria eskaini diote gaur Nafarroan egiten den Volkswagen Polo autoari, New York-eko Ibilgailuaren Nazioarteko Erakustean.

Toyota Prius eta Mercedes Benz E ibilgailuen gainetik gelditu da Polo auto ezaguna.

Iaz ere, Volkswagen-ek sari garrantzitsu hau lortu zuen New York-en, Golf ospetsua izan baitzen urteko ibilgailua, adituen iritziz.

Enpresak Nafarroan daukan Landaben lantokian egiten da Volkswagen Polo autoa.

Erabakia 25 herrialde ezberdinetako 50 kazetari adituk hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea