Ekonomia -
INEren datuak
Sendiek errentaren %24,7 aurrezten dute jada
Portzentaje handiena da 2000 urtean datua zenbatzen hasi zirenetik. 2009ko batez besteari dagokionez, tasa 5,9 puntu hazi zen, %18,8ra iritsita.
Erredakzioa
Sendien eta irabazi asmorik gabeko erakundeen aurrezte-tasa %24,7koa izan da iazko azken hiruhilekoan, hots, duela urtebete baino 1,4 puntu gehiago. Portzentaje handiena da 2000 urtean datua zenbatzen hasi zirenetik.
Hain zuzen ere, Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) arabera, urritik abendura 192.701 milioi euro aurreztu zituzten, duela urtebete baino 2.222 milioi gehiago.
2009ko batez besteari dagokionez, aurrezkia 5,9 puntu hazi zen, errentaren %18,8ra iritsita.
INEk azaldu duenez, iazko azken hiruhilekoan prestazio sozialak kotizazioak baino "askoz" gehiago igo zirelako hazi zen familien aurrezte-tasa.