Ekonomia -
Ekonomia Batzordean
Enpresen blindatzea bozkatuko dute gaur Kongresuan
PSOEk enpresa batzuek boto-eskubidean dituzten murrizketak debekatu nahi ditu. EAJ proposamenaren aurka agertuko bada ere, baliteke CIUren eta PSOEren botoekin aurrera ateratzea.
Erredakzioa
Espainiako Kongresuko Ekonomia Batzordeak enpresa batzuek boto-eskubidean dituzten murrizketen inguruko eztabaida egingo du gaur. Ekimena PSOEk aurkeztu du, eta azken erabakiak Iberdrola, Repsol eta Telefonica enpresen gainean eragina izan lezake.
Ekimena aurrera atera liteke eztabaidan, PSOEren eta CIUren aldeko botoei esker. ERC, IU, ICV eta, batez ere, EAJ proposamenaren aurka arituko dira. Izan ere, murrizketa hauek ezabatzeak Iberdrola edota Petronor euskal enpresei kalteak ekarriko lizkiokela uste du Euskal Taldeak.
Hasiera batean martxoaren 24ean egin behar bazuten ere, Euskal Taldeak eskatuta, gaurko atzeratzea erabaki zuten aipatu Batzordean.
Popularrek ez dute oraindik argitu zein izango den bere taldearen erabakia. Botoa eman harte ez dutela jakinaziko adierazi dute Kongresuko iturri batzuek.
Orain arte, Ibedrola, Telefónica edo Repsol bezalako enpresen estatutuetan zehazten denez, akziodun bakoitzak edo talde bereko elkarteek mugatuta dute eman dezaketen boto kopurua. Zehazki, akziodun bakoitzaren botoak % 10eko muga dauka eta muga hori izan daiteke gainditu akzio kopuruaren tamaina dena delakoa izan arren.
Zuzenketa sozialista zuzentzeko proposamena mantenduko du bihar EAJk, OPA baten bidez "kanpoko" akziodun batek konpainiako kapitalaren % 75arekin egiten denean soilik blindatzeen debekua aplikatzeko.