Ekonomia -
IRUZURRA
Gizon bat atxilotu dute gizarte laguntzak iruzur bidez kobratzeagatik
Atxilotuak 37.115 euroko iruzurra egin omen du. Ertzaintzak ostegunean identifikatu zuen, Lanbidek Basaurin duen bulegoan, eta astelehen berriz identifatu ondoren atxilotu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du, azken bi urteotan Lanbidek Irun (Gipuzkoa) eta Basauri (Bizkaia) udalerrietan dituen bulegoetan diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzeko iruzur egitea egotzita.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketak abiatu ditu Lanbiderekin. Bi iturriek asteazkenean jakitera eman dutenez, atxilotutako gizonak bi nortasun erabiltzen zituen aipatutako laguntzak kobratu ahal izateko.
Ustezko iruzurgileak bi urte zeramatzan laguntza horiek kobratzen. Lanbidek Basaurin duen bulegoan, Kamerungo pasaportea erabiltzen zuen, eta Irungo bulegoan, Espainiako bat, identitate faltsua erabiliz. Guztira, 37.115 euroko iruzurra egin du atxilotuak.
Ertzaintzak egindako lanari esker, Basauriko Lanbiden identifikatu zuten iruzurgilea ostegunean, eta astelehenean Irungo bulegoan identifikatu eta gero, iruzur egitea eta agiriak faltsutzea egotzita atxilotu dute.