Ekonomia -
Ganvam-en arabera
Baliteke 10.000 lanpostu baino gehiago galtzea autogintzan
Auto-saltzaileek urte honetako bigarren zatia, oso txarra izango dela iragarri dute eta 10.000 lanpostu galdu daitezkeela ohartarazi dute.
Erredakzioa
Juan Antonio Sanchez Torres Espainiako auto-saltzaileen (Ganvam) presidenteak 2000E plana urte bukaeraraino luzatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari; horrela ez egitekotan, BEZaren igoerak auto salmenten beherapena (% 30) eragingo du eta baliteke 10.000 lanpostu baino gehiago galtzea Estatuan.
Bestalde, 2000E Planak lehen hiruhilekoan auto-saltzaileei emandako laguntzak "bere gain hartzeko eta ordaintzeko" eskatu dio Sanchez Torresek Eusko Jaurlaritzari.
Izan ere, auto-saltzaileek urte honetako bigaren zatia oso txarra izango dela iragarri du eta baliteke 10.000 lanpostu baino gehiago galtzea.
Horren arrazoi nagusiak dira, alde batetik, dirulaguntzak bukatu egin direla eta, bestetik, laster BEZa igo egingo dela; beraz, autoak, batez beste, 450 euro garestiago izango dira eta salmentek nabarmen behera egingo dute.
Hori dela eta, aurreikuspenak aintzat hartuta, saltzaileek berriro eskatu dute dirulaguntzen sistemari eustea, autogintza arlo estrategikoa dela argudiatuz.