Ekonomia -
Lan ikuskaritzako txostena
France Telecom jazarpenagatik ikertuko dute, suizidioen ostean
SUD sindikatuak taldeko presidentea, bere laguntzaile ohia eta giza baliabideetako zuzendaria salatu ditu "jazarpenagatik eta hirugarrenen bizia arriskuan jartzeagatik".
Erredakzioa
Lan ikuskaritzako txosten baten harira, Pariseko Fiskaltzak, France Telecom ikertzen hasi da "jazarpenagatik eta hirugarrenen bizia arriskuan jartzeagatik", berrogeita hamar bat langilek bere buruaz beste egin ostean, tokiko hedabideen arabera.
SUD sindikatuak egindako salaketagatik burutu zuten aipatu txostenak, suizidioek berrantolaketa eta agintaritza politikarekin lotura dutela agerian uzten du, eta zuzendaritza egoeraren berri zuela defendatzen du, Le Parisien egunkariak argitaratu duenez.
Zentzu horretan, 22.000 langileen kaleratzea kudeatzeko 2006an martxan jarritako "berrantolaketa eta agintaritza politika" kritikatu du, zuzendaritzak langileak proposamena onartzera bultzatu zituelako orduan.
Argitalpenaren arabera, Didie Lombard presidentea, Louis-Pierre Wenes bere bigarren ohia eta Olivier Barberot giza baliabideetako zuzendaria salaketaren protagonistak dira.
2008an suizidioen polemika piztu zenetik, berrogeita hamar bat lagun hil dira, horietako hamaika aurten.