Ekonomia -

Vuelingeko presidente ohia

Alex Cruz bilbotarrak hartu du British Airwayseko zuzendaritza

Orain arte Vuelingeko presidente eta kontseilari ordezkaria zen.

Alex Cruzek zuzenduko du British Airways
Alex Cruzek zuzenduko du British Airways
Alex Cruzek zuzenduko du British Airways

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alex Cruz bilbotarrak hartuko du aurrerantzean British Airways konpainiaren ardura. Orain arte Vuelingeko presidente eta kontseilari ordezkaria zen bizkaitarra.

1966an Bilbon jaioa, 18 urtez karguan eman duen Keith Williansen lekua hartuko du, Willie Walsh IAGeko ordezkariaren zuzendaritzapean.

1990ean abiatu zuen bere ibilbide profesionala, American Airlines konpainian eta Clickair fundazio espainiarra zuzendu zuen 2006an. Azaroan izendatu zuten Williansen ordezko eta astelehenean hartuko du kargua.

Vueling (160 milioiko irabaziak izan ditu konpainiatik) zuzentzetik British Airways (1.375 milioi euroko irabaziak izan ditu) zuzentzera egingo du jauzi.

Hegazkin-konpainia britainiarrak 70 herrialdetako 170 lurraldetara eskaintzen ditu hegaldiak; 280 hegazkin ditu eta urtean 40 milioi bezero ditu.

Javier Sanchez Prieto orain arte Iberiako finantza zuzendari izendakoak hartuko du Cruzen lekua Vueling konpainian.

Steve Gunningek lagunduko dio British Airwayseko zuzendaritzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea