Ekonomia -

Zergak

Errenta aitorpenaren kanpaina maiatzaren 2an hasiko da Bizkaian

PFEZren 575.000 aitorpen aurkeztea espero du Aldundiak, horietatik % 75 itzultzeko izango dira, 436 milioi, eta % 25 ordaintzeko, 246 milioi.

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatua. Argazkia: EFE
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatua. Argazkia: EFE
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatua. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenta aitorpenaren kanpainari maiatzaren 2an hasiera emango dio Bizkaiko Foru Aldundiak. PFEZren 575.000 aitorpen aurkeztea espero du erakundeak, horietatik % 75 itzultzeko izango dira, 436 milioi, eta % 25 ordaintzeko, 246 milioi.

Gainera, 6.900 ondare aitorpen aurkeztea espero du Aldundiak. Zerga horren bidez 63 milioi biltzea espero du erakundeak.

Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak eta Aitor Soloeta Ogasun zuzendariak kanpaina berriaren datu nagusiak aurkeztu dituzte gaur. Kanpaina ekainaren 30era arte luzatuko da eta ez dago arau aldaketa “aipagarririk”, ez PFEZn ezta ondarearen gaineko zergan ere, erreforma fiskala kontuan hartuta.

PFEZ diru-bilketaren herena da Bizkaian. 2015eko kanpainan 575.000 aitorpen aurkeztea espero du erakundeak, 2014ko ekitaldiarekin alderatuta “pareko” datuak; izan ere, 574.835 aitorpen aurkeztu ziren orduan.

% 75 aitorpen Aldundiak dirua itzultzeko izango dira, guztira, 436 milioi eta 1.014 euro batez beste. % 25 ordaintzeko izango dira eta erakundeak 246 milioi bilduko ditu, 1.697 euro batez beste.

Kenkariak

Ogasunak egindako zenbaketen arabera, Bizkaiko zergapekoek 567,5 milioiko kenkariak izango dituzte 2015eko ekitaldian.

Zenbatekorik handiena etxebizitzan egindako inbertsioari dagokio, 170.000 laguni 157 milioiko kenketa egingo zaie. Ondoren seme-alabengatik 137,5 milioiko kenkariak aplikatuko zaizkie 219.000 zergaduni. EPSV, Pentsio Plan eta Mutualitateekin 101 milioiko kenketa izango dute 163.000 pertsonak.

Zergapekoen etxeetara egindako 350.00 errenta-aitorpen heltzen hasiko dira aste honetatik aurrera. Lehenengo zergadunen aldekoak diren aitorpenak bidaliko ditu Aldundiak; ordaintzekoak, ostera, apirileko hirugarren astean helduko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Errenta aitorpena datak EAE Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Gastu publikoa