Ekonomia -

Martxoko datuak

Prezioak % 0,9 garestitu dira Nafarroan eta % 0,8 EAEn

Kontsumorako Prezioen Indizeak % 0,7 gora egin du Espainiako Estatuan. Errioxan garestitu dira gutxien prezioak, hain zuzen, % 0,5 igo dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,9 egin du gora Nafarroan eta % 0,8 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) martxoan, Espainiako batez beste bi eta hamarren bat gaindituz, Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera.

Prezioen gorakada eragin duten produktuak eta zerbitzuak honakoak dira: jantziak eta oinetakoak (% 3,6 igo dira), garraioa (% 1,7), aisialdia eta kultura (% 1,2 gora) eta etxebizitza ( % 0,7).

Espainiako batez bestekoa

Kontsumorako Prezioen Indizeak % 0,7 gora egin dute Espainiako Estatuan martxoan, urtebeteko tasa, aldiz, sei hamarren igo da % 1,4ra arte.

Espainiako autonomia erkidego guztietan garestitu dira prezioak; batez ere, Galizian (% 0,9) eta Andaluzian, Gaztela-Mantxan, Gaztela eta Leonen (% 0,8) egin dute gora.

Errioxan garestitu dira gutxien prezioak, hain zuzen, % 0,5 igo dira eta Kantabrian eta Valentziako Erkidegoan sei hamarren igo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea