Ekonomia -

Diru-laguntzak industriari

Industria-makinak erosteko diru-laguntzen Renove plana, abian

Jaurlaritzak zortzi milioi euroko partida bideratu du. Makina bat erosteko gehienez 70.000 euro emango ditu.

Makineria berria da Renove planaren helburuetako bat. EiTB
Makineria berria da Renove planaren helburuetako bat. EiTB
Makineria berria da Renove planaren helburuetako bat. EiTB

AGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak berriro ireki du Renove Makineria Industriala Programa, industria-makinak erosteko diru-laguntzak ematen dituen egitasmoa, alegia.

Iaz bezala, zortzi milioi euroko partida du aurten programak, SPRIk ohar batean jakinarazi duenez.

2014an jarri zuten martxan plana. Ordutik, 629 euskal enpresek eskuratu dituzte laguntzak (420, 2014an, eta 271, 2015ean), eta eragindako inbertsioa 190 milioi eurotik gorakoa izan da bi ekitaldietan (2014an, 107,7 milioi, eta 2015ean, 82,9 milioi).

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatzen du plana, eta enpresen garapenerako SPRI agentziak kudeatzen. Sektorearekin batera diseinatu eta baloratutako programa bat da, eta helburutzat dauka enpresetako aktiboen zati bat berritzea, eta makinak puntuan jartzea. Programa makineria berritu behar duten enpresa txiki eta ertainei zuzendua dago bereziki.

Diru-laguntzak eskatzeko epea asteazken honetan (apirilak 13) zabaldu eta azaroaren 11n itxiko da, edo lehenago aurrekontua agortzen bada.

Makina berriak 30.000 euro balio behar du gutxienez (BEZa kontuan hartu gabe). Erosketa-kontzeptuan egiaztatutako gastuaren % 15eko diru-laguntza emango dute; gehienez ere 70.000 euro emango dira erositako makina bakoitzeko, eta 100.000 euro enpresa bakoitzeko (diru-laguntza erosketa bat baino gehiagorentzat den kasuetan).

Hauek dira diru-laguntza jaso ahal duten makina motak: produktuak eta materialak ontziratu eta enbalatzeko; lehengaiak eta produktu erdilanduak eraldatzeko; eta enpresaren ustiaketa ekonomikoaren produkzio-prozesuen manipulazio automatikorako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Industriaren azken ordukoak Dirulaguntzak Euskadin