Ekonomia -
Krisi egoeratik ateratzeko
Elkargi: "Herritarren gustukoak ez diren neurriak hartu behar dira"
2010en sustapen ekonomikoak jarraituko du eta bigarren hiruhilekoan Euskadi haziko da, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.
Erredakzioa
Espainiako ekonomiaren errekuperazio bidean aurrera egiteko "ezinbestekoa" izango da "neurri konplexuak, zailak eta herritarren gustukoak izango ez direnak berehala martxan jartzea". Horrela uste du Victoriano Susperregik, Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkarteko presidenteak.
Gaur Donostian egin duten Bazkideen Batzar Nagusian esan ditu hitz hauek Susperregik. Elkargiren ustez, "atzera bueltarik ez duen egoeran murgilduta gaude" eta "beharrezkoa izango da planteamendu berriei ekitea".
Susperregik Batzar Nagusian aurkeztu dituenen txostenen arabera, "ezer ez da ekonomia-krisia hasi aurreko berdina izango".
Elkartearen iritziz, etorkizuneko lehiakortasunaren garapena bermatzeko vida bakarra dago: "Beharrezkoa izango da enpresek ahalegin guztiak berrikuntza, ezagutza eta internazionalizaziorako gaitasuna handitzera bideratzea", aipatu dute.
Elkargik esan duenez, kontu publikoek gainbehera jasan duten arren, "likidezia eskuratu eta kontsumoa bultzatzera bideratutako aurrekontu-neurriak eta pizgarriak mantentzeaz gain, funtsezkoa izango da horiek ere indartzea".
"2010ean sustapen ekonomikorako bidea jarraituko da"
Bestalde, Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuaren hitzetan, 2010ean sustapen ekonomikorako "bidea" jarraituko da eta Euskadi haziko da bigarren hiruhilekoan. Dena den, "neurrizko hazkundea" izango dela eta "enplegua sortzeko hazkunde urria" izango dela gaineratu du.
Sailburuaren arabera, atzeraldia "atzean" gelditu da, baina sustapen ekonomikoa "geldoa, luzea eta zaila" izango dela jakinarazi du.
Gainera, 2011an "iratzarri" ekonomikoa helduko dela uste du eta EAEko langabezia-tasa gehienez % 10eko izango dela adierazi du.
"2010a hazkunderako urtea izango da"
Josu Jon Imaz Petronorreko eta Euskadiko Energiaren Klusterreko presidentearen hitzetan, Euskadik eredu ekonomiko desberdina, lehiakorragoa, behar du; eta horetarako "adostasun sozial eta politikoa" eskatu du eta Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzaren aldeko apustua egin du Euskadiko ongizatea mantentzeko.
Petronorreko presidentearen ustez, 2010a hazkunderako urtea izango da nazioartean, baina Espainian 2011. urtera arte itxaron beharko dugula aipatu du.