Ekonomia -

Balantzea

Kutxabankek 75,2 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen hiruhilekoan

Kutxabankek aurreikuspen ekonomikoak hobetu ditu eta "egonkortasunari eutsi" dio, lehen hiruhilekoan % 16,5 gehiago irabazita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabank taldeak mozkinak izan ditu urteko lehen hiruhilekoan; 75,2 milioi euro garbi irabazi ditu, iazko epe berdinean baino % 16,5 gehiago.

Emaitza horiei esker, Kutxabankek aurreikuspen ekonomikoak hobetu dituela eta "egonkortasunari eutsi" diola esan du prentsa-oharrean finantza erakundeak. Ildo horretan, Cajasurrek 3,6 milioi eurorekin lagundu duela nabarmendu du.

Kutxabankek azaldu duenez, hauek daude emaitza on horien atzean: negozioen hazkunderako tresnen kudeaketa egokia, finantza produktu berrien komertzializazioren hazkundea, errenta aldakorrean lortutako irabaziak, kostuen murrizketa eta hornidura-funtsen inguruan eskakizunen murrizketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea