Ekonomia -

Protesta deitu dutenen ahotan

Loteria saltzaileen erdiek egin dute greba

Estatuko Loteria eta Apustuen (LAE) arabera, loteria saltzaileen % 8,81ek bakarrik egin dute greba. Kontsulta itzazu zozketen emaitzak eitb.com-en.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxi gorabehera 2.000 loteria administraziok, Espainian diren erdiak, greba egin dute gaur, Espainiako Gobernuak egin nahi duen Estatuko loterien salmentako erreformaren aurka protesta egiteko, izan ere, pribatizazioari atea zabaltzen dio horrek.

Izandako babesarekin "oso pozik" agertu da Manuel Izquierdo ANPALeko presidentea.

Estatuko Loteria eta Apustuen (LAE) arabera, loteria saltzaileen % 8,81ek bakarrik egin du greba.

4.000 administrazio

Espainiako Estatuan dauden 4.000 Loteria administrazioak grebara deitu dituzte gaur ANAPAL, APLA eta Fenapal elkarteek, gehiengoa osatzen dutenek, Estatuko Apustu eta Loteriak (LAE) sektorean egin nahi dituen aldaketak salatzeko.

Loteria saltzaileek uste dute Espainiako Gobernuak inoizko "hirugarren pribatizazio prozesu handiena", hidrokarburoen eta tabakoaren ondoren, egin nahi duela "gizarteari bizkarra emanez", Manuel Izquierdo elkarteak biltzen dituen mahaiko presidenteak azaldu duenez. Horren harira, gaurko greba "ehunka" administraziok babestuko dutela esan du.

Izquierdoren esanetan, aurtengo Aurrekontu Legean bi xedapen gehigarrik "ateak irekitzen dizkio sektorearen pribatizazioari" eta urtero Estatuaren diru publikori 3.000 milioi euro gehitzen dizkion sektorearen kudeaketa "esku pribatu gutxi batzuetan" uztera daude bideratuta.

Pidalek ez du greba egingo

Hala ere, loteria saltzaile guztiak ez daude ados grebarekin. Loteria Administrazioen Plataforma Independenteak (Pidal) adierazi du greba ez dela "hitzartua, adostua, eztabaidatua" izan. "Alarmak pizten eta gezurrak esaten informatu eta mobilizatu dute jendea", salatu du elkarteak agiri batean. Izan ere, Pidalek uste du "beste bide eta neurri" batzuk badaudela LAE sentsibilizatzeko eta loteria saltzaileen arazoez jabetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea