Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Greziaren defizit publikoa zuzendu du Eurostatek
2009ko kopuru hori berrikusi du Eurostatek eta benetako defizita % 12,7koa barik % 13,6koa dela ezarri du. Kopuru hori murrizteko konpromisoa estimazio berria aintzat izango du.
Erredakzioa
Eurostat Europar Batasuneko estatistika bulegoak, 2009ko barne produktu gordinarekiko Greziaren defizit publikoa % 13,6koa dela ezarri du.
Orain arteko estimazioek zehaztutako % 12,7 baino askoz altuagoa da berrikusitako kopurua eta Greziaren herstura plana prestatzeko, aurreko datuak erabili zituzten.
Dena den, 2010eko Barne Produktu gordinarekiko 4 puntu murriztu beharko du Greziak bere defizita eta kopuru hori gutxitzeko, estimazio berria aintzat izango dute.
Eurostatek, halaber, 2009ko Gizarte Asegurantzaren fondoen superabita berrikusiko du.