Ekonomia -

Eurostateko datuak

Espainia, defizit publiko handiena duen EBko laugarren herrialdea

% 11,2ko defizita izan zuen Espainiak 2009an, EBreb % 6,8ko batez bestea gaindituta. Irlanda dago lehen postuan (% 14,3ko defizita) eta ondoren Grezia (% 13,6) eta Erresuma Batua (% 11,5).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Defizit publiko altuena duten Europar Batasuneko (EB) laugarren herrialdea da Espainia, Barne Produktu Gordinaren % 4,1etik % 11,2ra igo zen 2009an, Eurostat Europar Batasuneko estatistika bulegoak aditzera eman duenez.

Irlandari dagokio zerrendaren lehen postua, % 14,3ko defizita izan zuen eta jarraian, Grezia (% 13,6) eta Erresuma Batua (% 11,5).

Europar Batasuneko erakundearen arabera, krisialdi ekonomikoak eragin du 7,1 puntuko gorakada hori, hain zuzen, diru-sarrerek behera egin dute eta gastu publikoa igo da.

Amadeu Altafaja Ekonomia Gaietarako bozeramaileak, bere aldetik, hazkunde ekonomikoaren garapena "adi" jarraitzeko beharra azpimarratu du, Espainiako egonkortasun planen eta "behar izanez gero, zuzenketaren bat" egiteko.

Horren harira, "Espainia bezalako herrialde batek" krisiaren aurkako neurriak kendu behar izatea ukatu du.

Europar Batasuneko batez bestekoari dagokionez, 2008ko % 2,3ko defizit publikoa % 6,8ra igo zen 2009an.

Zerrendaren beste muturrean daude Suedia, % 0,5eko defizitarekin; Luxenburgo,% 0,7arekin; eta Estonia, % 1,7arekin.

Guztira, 25 herrialderen defizit publikoak okerrera egin zuen 2009an eta bi soilik hobera egin zuten, Estoniak eta Maltak, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea