Ekonomia -
Emaitzak
2009a, historiako urterik txarrena makina-erremintarentzat
Sektoreak urterik txarrena izan du; % 66 behera egin du eskariak, eta % 30 inguru produkzioak.
Erredakzioa
2009an makina-erremintaren sektoreak "bere historiako urterik txarrena" izan du; Iaz % 66,6 behera egin zuen eskariak, eta % 29,48 behera egin zuen produkzioak, aurreko urtearekin (2008) alderatuta.
Koldo Arandia Espainiako makina-erreminta fabrikatzaileen erakundearen presidenteak eta Xabier Ortueta zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eman dute gaur sektorearen iazko datuak eta aurtengo aurreikuspenak aurkezteko.
2009an eskaera-kartera "interesgarria" izan zuen sektoreak, baina 2010 eskaera-kartera ahularekin hasi da.
Krisiaren ondorioz, sektoreak enpleguaren % 6 eta 8 artean galdu du.
2009an esportazioek % 25 behera egin zuten; dena den, iaz esportazio gehien egin ziren urtea izan zen, hortaz, datuak baikorrak dira hala ere, 2006ko datuekin alderatzeko modukoak, alegia.
2010eko lehen hiruhilekoan hobekuntza txiki bat eman dela aipatu dute, baina "oso txikia", Arandiaren ustez. "Gogor eusteko urtea" izango da hau; "zenbait konpainiek gaizki pasako dute" eskaerak tantaka sartzen ari direlako.