Ekonomia -
75 lagunentzat
Eusko Legebiltzarrak goi-kargudun ohien pentsioak aztertuko ditu
Eusko Jaurlaritzak 1,2 milioi euro bideratzen ditu urtero 75 goi-kargudun ohiri erretiro osagarria eta pentsioa ordaintzeko.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako goi-kargudun ohien erretiro osagarriak eta biziarteko pentsioak aztertuko ditu Eusko Legebiltzarrak, Aralarrek eta UPyDk eskatuta. "Gehiegizkoa eta eskandaluzkoa da pribilegio hori", alderdi bi horien arabera. EAEko Gobernuak 1,2 milioi euro bideratzen ditu urtero 75 goi-kargudun ohiri erretiro osagarria ordaintzeko.
Sistema hau 1981eko Gobernu Legean jasota dago; horren arabera, goi-kargudun ohien pentsioak osatzeko (Gobernuan betetzen zuten karguaren soldataren erdia bete arte) diru-kopuru zehatz bat bideratzen du Eusko Jaurlaritzak.
65 urtetik aurrerakoei ematen diete erretiro osagarri, eta hori jasotzeko, behintzat bi urtez lan egin behar izan dute Eusko Jaurlaritzan.
Eusko Legebiltzarrak batzorde txostengile bat sortuko du gai hau aztertzeko. Aralar eta UpyD alderdiek aurkeztu zuten hasierako ekimena eta gainerako alderdiek horren alde egin dute.
Eusko Legebiltzarrak kargu publikoen baldintzak "aztertuko" ditu; era berean, kargua utzi ostean pertsona horien eskubideak eta betebeharrak aztertuko ditzute. Horretarako, 1981eko Gobernu Legea moldatzeko konpromisoa hartu dute.