Ekonomia -

Biltzarra Portugaleten

Raul Arza berriz izendatu dute UGT Euskadiko buru

Botoen % 84,3 eskuratu ditu. Harena hautagaitza bakarra izan da.

Raul Arza (eskuinean), Unai Sordo agurtzen. EFE
Raul Arza (eskuinean), Unai Sordo agurtzen. EFE
Raul Arza (eskuinean), Unai Sordo agurtzen. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raul Arza berriz ere hautatu dute UGT Euskadiko idazkari nagusi, botoen % 84,3 eskuratuta. Sindikatuak bere XII. Biltzarra egin du gaur Portugaleten, eta Arzarena hautagaitza bakarra izan da.

Hain zuzen ere, biltzarrean bozkatu duten 175 ordezkarietako 145ek egin dute Arzaren alde. 27k boto zuria eman dute, eta baliogabeko hiru boto izan dira.

Izendapena lortu eta gero, Arzak adierazi du UGT Euskadi "eredugarria" izan dela, eta Portugaleteko biltzarretik "indartuta" aterako direla. Izan ere, "gutxi hitz egin da guri buruz, eta asko langileen arazoez".

Horren esanetan, sindikatuaren zeregina "salaketak" egitea izan behar a, baina "alternatibak sustatzea" ere bai. Horren ildotik, zerga politika aldatzea eta industriaren sektorearekin "konpromiso irmoa" agertzea proposatu du.

Mercedesen CCOOrekin izandako gatazkaren harira, gertatutakoa "mingarria" izan dela aitortu du Arzak. Nolanahi ere, sindikatuaren estrategia "afiliatuek eta ordezkariek" zehazten dutela gaineratu du.

Besteak beste, Cebek patronaleko ordezkariak, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea izan dira biltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia EAE Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Sindikatuen albistea UGT