Ekonomia -

Kereila

Ana Duato: 'Oso traizionatuta sentitzen naiz'

Auzitegi Nazionalak tramitera onartu du Duatoren eta Imanol Ariasen kontra iruzurragatik aurkeztutako kereila.

Duato, kazetarien aurrean, Auzitegi Nazionalean. EFE
Ana Duato. EFE
Ana Duato: 'Oso traizionatuta sentitzen naiz'

AGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nummaria abokatu bulegoaren bitartez Ogasunari iruzur egitea leporatu diete Ana Duato eta Imanol Arias aktoreei. Biak ala biak Auzitegi Nazionalera joan dira gaur izapidea onartzeko Ismael Moreno epaileak emandako autoa jasotzera. Duato izan da adierazpenak egiten bakarra. "Oso traizionatuta sentitzen naiz", esan du, baina "kontzientzia garbi dut", gaineratu du, dagoeneko erregularizatu egin duelako egoera, aurretik ordaindu gabe zuen dirutza Ogasunari emanda.

'Cuéntame' telesail ezaguneko aktoreak "errespetua" eta "pazientzia" eskatu die hedabideei. Haren hitzetan, "asmo onez" jokatu du beti, eta abokatu bulegoko zuzendariarekin "konfiantza osoa" zeukan. Duatoren abokatuak azaldu duenez, Ogasunari eman beharreko azalpen guztiak eman eta ordaindu beharrekoak ordaindu dizkiote.

Imanol Arias ere auzitegian izan da goizean, baina ez du azalpenik eman nahi izan.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak 2,98 milioi euroko iruzurra egitea leporatu die bi aktoreei. Kereilaren arabera, bulegoak ez zion Ogasunari aktoreek 'Cuéntame como pasó' telesailean parte hartzeagatik lortutako irabazien zati baten berri eman. Zehatz esateko, Ariasek 2,18 milioi euro ezkutatu zizkion Ogasunari 2010 eta 2014 bitartean. Duatoren kasuan, iruzurra 794.389 eurokoa da (2010 eta 2012 artean), betiere kereilaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aktoreak Iruzurrak bideoak Ekonomia Eguneko albisteak