Ekonomia -

2016-2018 Plan Estrategikoa

Fagor Mueblek fakturazioa hirukoiztea eta enplegua sortzea espero du

2018rako 18 milioi euroko fakturazioa izatea aurreikusten du.

Fagor Grupo Mueble. Argazkia: EFE
Fagor Grupo Mueble. Argazkia: EFE
Fagor Grupo Mueble, eredu berri baten aitzindari

1:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Grupo Mueblek (FGM) datozen hiru urteetarako (2016-2018) plan estrategikoa aurkeztu du gaur Donostian, eta 2018ari begira fakturazioa hirukoiztea du helburu, 18 milioi euroko fakturazioa izatera helduz. Halaber, lantaldea ia bikoiztea (% 45) aurreikusten du "kalitatezko enplegua lortuz". Bestalde, trantsizio garai bat abiatu nahi du Fagor marka atzean uzteko.

Jorge Alvarez FGMko zuzendari orokorrak eta Francisco Vera FGMko presidente exekutiboak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian, Alexander Arriola SPRIko zuzendari orokorra alboan zutela, Azpeitiko enpresaren proiektuak aurkezteko. Azaldu dutenez, bi urteren buruan "egoera zailari buelta eman" nahi diote.

Arriolak FGM zoriondu du "krisi ekonomikoa, sektorearen krisia eta hartzekodunen lehiaketa" gainditu duelako. Enpresak 2015ean eboluzio "oso positiboa" izan duela nabarmendu du; izan ere, 7 milioi euroko fakturazioa izan du, 2014an baino % 89 gehiago.

Gaur aurkeztutako plan estrategikoak hazkunde garrantzitsua aurreikusten du; zehazki, 2018an 18 milioi euroko fakturazioa izatea, 2015ean baino % 222 gehiago.

Enpleguari dagokionez, lantaldea % 45 handitzea espero du hiru urtean, 55 langiletik 80ra izatera pasatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Azpeitia argazkiak Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea