Ekonomia -
Etxebizitzen alokairua
Euskadi, etxeak alokatzeko erkidego garestiena
Bartzelona eta Donostia hiririk garestienak dira alokairua ordaintzeko.
Erredakzioa
EAE da Espainiako Etxebizitzen batezbesteko alokairu garestiena daukana; 11,24 euro metro karratuko ordaintzen da, Fotocasa Internet atariaren ikerketa baten arabera. Alokairu txikiena Extremaduran ordaintzen dute, 5,16 euro metro karratuko.
Ikerketa horren arabera, alokairuen beherakada moteldu egin da 2010eko lehen hiruhilekoan.
Alokairuek gora egin dutenen artean, Asturias (% 3), EAE (% 1,5) eta Extremadura (% 1,1) daude; gutxien igo direnen artean, ordea, Murtzia (% -2,6), Madril (% -2,1) eta Gaztela-Mantxa (% -2,1).
Herriei dagokienez, Bartzelona eta Donostia hiririk garestienak dira alokairua ordaintzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea