Ekonomia -

Burtsa

Greziak Ibex 35a astindu eta % 4,19 jaitsiarazi du

Urteko bigarren beherakada handiena jasan du burtsak. Bankuak beherakada handiena izan dutenak dira. Gainera, Dow Jones indizeak % 1,9 egin du behera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibex 35 indizeak beherakada handia izan du astearte honetan. % 4,19 behera egin du, urteko bigarren beherakada handiena, hain zuzen ere. Greziaren egoerak eragin handia izan du burtsan, Espainian Greziaren arazoak errepikatuko diren beldur baitira.

Standard &' || ' Poor''s-ek ''rating''-a txikitu egin die Portugali eta Greziari, eta horrek beldurra handitu du inbertsoreen artean. Izan ere, baliteke kreditu-ahalmenaren hurrengo murrizketa Espainiari egokitzea.

Bankuak eta eraikuntza sektorea beherakada handiena jasan dutenak dira.

Adituen arabera, Greziaren erreskate planaren zalantza egoerak merkatuen beherakada eragingo du, baina beherakada horiek ez dira horren nabarmenak izango.

Dow Jonesek ere beherakada

Gainera, Dow Jones indizeak % 1,9 egin du behera eta 11.000 puntuen kota galdu du, 11 egunez mantendu ostean. Greziako eta Portugalgo zorren kalifikazioak behera egitea eta AEBetako Senatuak Goldman Sachs finantza-entitateari egindako azterketak jardunaldia markatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea