Ekonomia -

Azpiegiturak

Bidegiren zorra berregituratzea baztertu du Gipuzkoako Aldundiak

Bidegik “22 milioiko emaitza positiboa” izan du 2015ean, baina 850 milioi euroko zorra amortizatu behar du 2040rako.

Aintzane Oiarbide Azpiegitura diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Aintzane Oiarbide Azpiegitura diputatua. Artxiboko irudia: EFE
Aintzane Oiarbide Azpiegitura diputatua. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidegi azpiegituren agentziako zorra berregituratzea baztertu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Era berean, ekarpen publiko batekin “kapital-zabalkuntza” egitea baztertu du erakundeak, nahiz eta 850 bat milioiko zorra 2040rako amortizatu behar. Aldundiaren hitzetan, foru sozietatea “bere kasa moldatzen da”.

Bidegik “22 milioiko emaitza positiboa” izan du 2015ean, eta “2014an baino % 8,54 diru-sarrera gehiago”.

Aintzane Oiarbide Azpiegitura diputatuak eta Alfredo Etxeberria Bidegiko zuzendari nagusiak 2015eko kontuak eta kudeaketa txostena aurkeztu dituzte gaur. Foru sozietatearen “finantza egoera ona” azpimarratu dute bi arduradunek.

Bidegik “zulo ikaragarria” zuela defendatu zuen Bilduren foru Gobernuak iragan legealdian. Oiarbideren ahotan, koalizioaren “kontakizuna egia ez” dela demostratzen dute datuek, “EAJren kudeaketa zikintzeko motibazio politikoa baino ez”.

Obrak eta bidesariak

GI-632 errepidearen Bergara-Antzuola tarteko (Deskarga) lanen inguruan galdetu diote kazetariek Azpiegituren diputatuari. “Proiektuaren idatzia amaitzeko zorian” daudela ziurtatu du Oiarbidek. “Arazo geologikoengatik” hilabete bateko atzerapena onartu du buruzagiak, baina “egutegiaren arabera” ari direla gaineratu du.

N-1 errepideko (Etzegarate) kamioientzako bidesari berriari dagokionez, proiektua “oso aurreratuta” dago eta “ekainean” lizitatzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa