Ekonomia -

EUSKALDUNA JAUREGIAN

Erradiologiako Kongresuak 3,4 milioi euro utziko ditu Bilbon

Biltzarrak 2.000 espezialista baino gehiago bilduko ditu. Bertan, 600 txosten eta hitzaldi, 1.800 poster eta kartel informatibo eta 40 erakusmahai inguru izango dira.

Kongresua Bilbok aurten antolatzen duen iraupen luzeenekoa da. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes.
Kongresua Bilbok aurten antolatzen duen iraupen luzeenekoa da. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes.
Kongresua Bilbok aurten antolatzen duen iraupen luzeenekoa da. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Erradiologia Medikoaren Batzarra izango da Bilbon asteazkenetik aurrera. Biltzarrak 3,4 milioi euro utziko ditu hirian, eta 20 hotel inguru beteko ditu.

Euskalduna Jauregiak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, kongresuak bost egun iraungo du (Bilbon aurten antolatuko diren kongresuen artean egun gehien iraungo duena izango da, beraz), eta kongresu-jauregi osoa beteko du.

Ekitaldiak 2.000 espezialista baino gehiago bilduko ditu. Gainera, 600 txosten eta hitzaldi, 1.800 poster eta kartel informatibo eta 40 erakusmahai inguru izango dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Istiluak Bilbon gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskalduna Jauregia