Ekonomia -

Hamarren bat igo da

KPI harmonizatua % 1,6an kokatu da apirilean

Igoera hori Kontsumorako Prezioen Indizearekin bat baldin badator, gora egiten duen seigarren hilabetea ere izango da. Behin betiko datuak maiatzaren 14an jakinaraziko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indize Harmonizatua % 1,6an kokatu zen Espainian apirilean, hau da, hamarren bat igo da martxotik, Espainiako Estatistika Institutuak aurreratu dituen datuen arabera.

Igoera hori Kontsumorako Prezioen Indizearekin bat baldin badator, gora egiten duen seigarren hilabetea ere izango da. Espainiako Estatistika Institutuaren ustez, erregaien garestitu direlako igo da KPI&' || 'nbsp; armonizatua, hain zuzen, iazko apirilean Brent upelak 51,39 dolarretan zegoen eta urtebete geroago, 85,55 dolarretan dago.

Behin betiko datua, 14an

KPI harmonizatuak prezioek izan duten garapena erakusten dute eta Eurostatek Europar Batasunean izan den inflazioa kalkulatzeko balio du.Estatistika Institutuak azpimarratu du KPI harmonizatuaren datua orientagarria dela eta ez duela zertan behin betiko datuarekin bat egin behar. Hilaren 14an jakinaraziko dute behin betiko datua zein den..

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea