Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Adolfo Muñoz: "Ez digute egia kontatzen"
ELAko idazkari orokorraren arabera, krisiaren arrazoiak "finantzarioak" dira eta "bankuek ez digute esaten nazioarteko kapitalarekin duten zorpetzea zein den".
Erredakzioa
Adolfo Muñoz ELAko idazkari orokorraren ustez, "denbora asko daramate" krisi ekonomikoa eta langabeziaren igoera azaltzen dituzten "politiken inguruan egia esan gabe".
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, krisiaren arrazoiak "finantzarioak" dira eta "bankuek nazioarteko kapitalarekin duten zorpetzea zein den ez digute esaten".
"Espainiako bankuek jasotzen ari diren dirua euren kredituei aurre eramateko erabiltzen ari dira, kanpoaldean dituzten maileguei aurre egiteko. Zor publikoa dago, baina zor pribatua askoz handiagoa da, eta zor pribatu horren barnean erakunde finantziarioek asko dute", azaldu du Muñozek.