Ekonomia -

Krisia

Salgado:"Agentziak zorraren maila bikaina dela besterik ez du esan"

Krisi ekonomikoak Espainiako Gobernuaren "sinesgarritasuna murriztu ez duela" esan du Elena Salgadok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standard &' || 'amp; Poors agentziak "Espainiaren zorraren maila bikaina" dela adierazi zuen atzo Elena Salgado Espainiako Gobernuko Ekonomia presidenteordearen ustez, eta horrek Gobernuak "beti" egin izan dituen adierazpenak "baieztatu besterik ez du egiten".

Zentzu horretan, krisi ekonomikoaren ondorioz Espainiako Gobernuaren "sinesgarritasuna murriztu ez dela" esan du Salgadok.

Modu horretan, gaur goizean Manuel Chavesek egindako hitzei erantzun die. Chaves-en ustez, egoera ekonomikoak sozialisten sinesgarritasuna "modu garbian murriztu" egin du hiritarren artean. "Nik ezetz uste dut", erantzun du Salgadok.

Hala ere, bere "betebeharra" zuhurra izatea dela gaineratu du. "Mahai gainean dauzkagun datuak baikorrak dira, baina ez ditugu denak berretsi".

Era berean, merkatuen egoera "ezegonkorra" den une honetan PPren jarrera "elkarlanarena" izatea "ona litzatekeela" esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea