Ekonomia -

OPERAZIO EKONOMIKOA

Monsanto multinazionala erosteko eskaintza egin du Bayer konpainiak

Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, 40.000 milioi dolar eskaini ditu Alemaniako enpresa farmazeutikoak. Nekazaritza integratuaren alorrean mundu mailako talde handiena sortzea litzateke helburua.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Monsanto multinazionala erosteko eskaintza egin du Bayer Alemaniako enpresa farmazeutikoak. Produktu transgenikoak merkaturatzen ditu Monsantok.

AEBko konpainiak ziurtatu duenez, egindako eskaintza, oraingoz, ez da ofiziala, eta indarrean dauden araudien arabera zehaztu dira balizko erosketarako baldintzak.

Monsanto taldearen administrazio-kontseilua eskaintza aztertzen ari da, lege-aholkularien eta finantza-adituen laguntzarekin.

"Bayer konpainiaren zuzendaritzako kideak Monsantoko arduradunekin bildu dira duela gutxi, pribatuan, erosteko operazioaren inguruan hitz egiteko", jakinarazi dio Bayer etxeak, agiri baten bidez, Balore Merkatuen Batzorde Nazionalari.

Alemaniako taldearen iritzian, nekazaritza integratuaren alorrean mundu mailako talde handiena sortzea ekarriko luke bat-egiteak.

Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, 40.000 milioi dolar (35.000 milioi euro inguru) eskaini ditu Alemaniako konpainiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Alemania Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa