Ekonomia -

Hipotekak

Euriborra % 1,22an kokatu da apirilean

Hala ere, iaz baino baxuagoa izaten jarraitzen du indizeak. Ondorioz, hipotekak hilero ordaintzen dituzten bezeroen kuotan beste murrizketa bat izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euriborra % 1,236an kokatu da, urtarrilaren 13tik izan duen mailarik altuena. Hilabetea % 1,22an amaituko du indizeak. Espainiako hipoteka gehienak emateko erabiltzen den interes-tasa da Euriborra. Adituen arabera, datozen hilabeteetan gora egiten jarraituko du indizeak, Greziako egoerak eta Europako Banku Zentralaren (EBZ) likidezia murrizketak lagunduta.

Hala ere, iaz (% 1,771) baino baxuagoa izaten jarraitzen du indizeak, ondorioz, hipotekak hilero ordaintzen dituzten bezeroen kuotan murrizketa berri bat izango da. Konkretuki, 30 urteko iraupena duen 120.000 euroko hipoteka duten bezeroek, apirileko Euriborrarekin berrikusten baldin badute, 444 bat euro ordaindu beharko dituzte. Iaz, ostera, 478 euro ordaindu beharko lituzkete. Ondorioz, 35 euro gutxiago dira, urtero 420 euro aurreztea suposatzen du.

Hipoteken bezeroek gero eta gutxiago aurrezten dute, indizea mailarik baxuenean izan delako, eta beherakadak gero eta txikiagoak direlako iazkoekin alderatuta.

Seihileko bakoitzeko berrikusten diren hipoteken kasuan, are gutxiago aurreztuko dute bezeroek, izan ere, irailetik apenas aldaketarik izan ez du Euriborrak (% 1,261). Murrizketa hiru eurokoa izango da soilik, bezeroek 447 euroko kuota ordainduko dutelako, apirileko Euriborra aplikatuta.

Hala ere, nahiz eta eskakizunak areagotu, hipoteken kopuruak % 8,5 egin zuen gora otsailean 2009ko hilabete berdinarekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea