Ekonomia -
Donostia
Administrazio-kontseiluaren % 50 berritu du Kutxak
EAJk eta Hamaikabat alderdiek entitateko organoak kontrolatzen jarraituko dituzte, nahiz eta Batzarrean gehiengorik ez izan. Izan ere, bi alderdien artean 40 kontseilari dituzte.
Erredakzioa
Administrazio-kontseiluaren eta Kontrol Batzordearen % 50 berritu ditu gaur Kutxak Batzar Nagusian, Donostian. Horrela, 17 kidetik 8 aukeratu dituzte Batzarrean. EAJk eta Hamaikabat alderdiek entitateko kontrol organoak kontrolatzen jarraituko dituzte, nahiz eta Batzarrean gehiengorik ez izan. Izan ere, bi alderdien artean 40 kontseilari dituzte.
Batzar berrian EAJko eta Hamaikabateko 40 kontseilari izango dira, Banatuz plataformako 21 eta PSEko 18.
Horrela, Kontseiluan EAJko lau ordezkari sartu dira, Hamaikabateko hiru, eta EAko, Aralarreko eta EBko beste bat. Foru Aldundia ordezkatzeko hautagaitza bakarra aurkeztu da (EAJ/Hamaikabat) eta bozketarik gabe Jon Jauregi (EAJ) kontseilari izendatu dute.
Gainera, Donostiako Udala ordezkatuz Ainhoa Beola (Aralar) aukeratu dute; ezarleak ordezkatuz Jesus Arrizabalaga (EA), Javier Arzelus (Hamaikabat), Mikel Lete (EAJ) eta Mikel Zabala (Hamaikabat); eta Arantza Gonzalez (EB) eta Iosu Ruiz (Hamaikabat) udalbatzak ordezkatuz.
Administrazio-kontseilua
17 kide izango ditu Administrazio-kontseiluak, Entitate Fundatzaileen eskutik Ainhoa Beola (Aralar), Jon Jauregi (EAJ) eta Enrique Ramos (PSE). Ezarleak ordezkatuz, Jesus Arrizabalaga, Javier Arzelus, Iñigo Barandiaran, Juan Carlos Bengoa, Xabier Iturbe, Mikel Lete, Jose Antonio Mutiloa eta Mikel Zabala izango dira.
Arantza Gonzalez (EB), Lourdes Idoiaga (EAJ), Jon Redondo (EAJ), Iosu Ruiz (EA) eta Jose Luis Telleria (EA) udalbatzak ordezkatuz kontseilari izango dira, eta Gonzalo Iñarra langileen ordezkari gisa.
Kontrol Batzordea
Kontrol Batzordea (8 kide) Entitate Fundatzaileen bi kidek osatuko dute: Miguel Angel Morales (PSE) eta Isabel San Vicente (Hamaikabat). Horrez gain, ezarleak ordezkatuz Gabino Agudo, Jokin Azkue eta Alberto Santa Cruz izango dira; Jesus Mari Agirrezabala (EA) eta Aitor Kerejeta (EAJ) udalbatzen ordezkari gisa; eta Jose Maria Montero langileak ordezkatuz.