Ekonomia -

Krisia ekonomikoa

EB igandean bilduko da Greziari laguntza ematea erabakitzeko

Nazioarteko erakundeen eta Greziako Gobernuaren artean akordio bat lortzeko zorian direla baieztatu du Eurogunearen deialdi formalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziari laguntzeko finantza-mekanismoa martxan jartzen duten erabakitzeko ezohiko bilera egingo dute euroguneko Ekonomia ministroek igandean, EBko txandakako Presidentetzak (Espainiaren eskuetan) eta Eurotaldeko Presidentetzak baieztatu duenez.

Euroguneko Ekonomia ministroen bilera 16:00etan (Euskadiko ordutegia) hasiko da igandean. Bertaratu gabeko bilera izango da eta bidekonferentzia bidez egingo dute, apirilaren 11n egin bezala.

Nazioarteko erakundeen eta Greziako Gobernuaren artean, Atenasen, akordio bat lortzeko zorian direla baieztatu du Eurogunearen deialdi formalak. Aurrekontuen doitzea eta erreformak bideratzeko hiru urteko programa adostu behar dute erakundeek.

Programa horren negoziaketan Europako Banku Zentraleko, Nazioarteko Diru Funtsako (NDF) eta Europako Kontseiluko ordezkariak parte hartzen ari dira.

Europako Estatuek maileguak emateko ezinbesteko baldintza da programa hori. Ordainketa-etendura saihesteko premiazko laguntza eta maileguak behar ditu Greziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea