Ekonomia -

Zurrumurruak isilarazteko

Espainiak laguntza ekonomikorik ez duela behar esan du EBk

Ekonomia Gaietarako komisarioaren hitzetan, Greziaren "egoera bakarra" da eta euroguneko herrialde guztiek, "Espainia eta Portugal barne", beraien ekonomia sendotzeko neurriak hartu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Espainiak erreskatatze planik ez

Era horretan komisarioak, Grezia eta Espainiaren egoera ekonomikoa alderatu eta azken horren egoera ekonomikoa zalantzan jarri dituen zurrumurruarekin amaitu nahi izan du. Hori horrela, EBk "laguntza finantzariorik gomendatzeko beharrik ez dagoenez, ez duela ezer ez proposatuko" azpimarratu du.

Greziaren egoera "bakarra" dela uste du Rehnek bere zorraren garapena "bereziki ezegonkorra" izateaz gain, "urteetan iruzurrezko estatistikak aurkeztu dituen EBko kide bakarra" izan delako.

Ez dute ukatu merkatuetan tentsioak daudela, baina "merkatuek askotan gauzak gehiegi puzten" dituztela adierazi du komisarioak. Eta euroguneko herrialde guztiek, "Espainia eta Portugal barne", beraien ekonomia sendotzeko neurriak hartu dituztela, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea