Ekonomia -
Beheranzko joera
Ibex 35a % 3 jaitsi da
Jose Luis Rodriguez Zapateroren eta Mariano Rajoyren arteko bileraren ostean izan da beherakada handiena.
Erredakzioa
Espainiako adierazle nagusia berriz egin du behera 15:10etan, % 3 jaitsi da eta 9.563.3 puntutako gutxieneko mailan kokatu da, hain zuzen, Moody''ek Portugaleko ''rating''a murriztuko duela aditzera eman duenean.
Kredituaren neurketa agentziaren abisu hori mehatxutzat jo dute inbertitzaileek eta horrenbestez, saltzeari ekin diote.
% 2,61eko galerarekin hasi du saioa Ibex 35ek eta saio erdian beherakada moteldu den arren, bigarren egunez saioa negatiboan itxiko dela ematen du.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen eta Mariano Rajoy PPk buruaren arteko bilera bukatu ostean izan da beherakada handiena. Espainiako ekonomia krisia gainditzen ari den seinale "baikorrak" daudela esan du Zapaterok, baina Ibex 35a amiltzen jarraitu du.
Orain arte, banketxeak dira kaltetuenak. Banco Popularra zerrendaren lehen postuan dago (- % 7,90) eta jarraian, BBVA (- % 5,09), Banco Santander (- % 4,20), Bankinter (-% 3,57), Banco Sabadell (-% 3,17) eta Banesto (-% 2,34).