Ekonomia -
Burtsen irekiera
Ibex 35a % 1,55 jaitsi da
Mapfreri dagokio galeren lehen postua Espainiako burtsetan, hain zuzen, % 2,67 atzera egin du eta Indra eta Iberdrola Berriztagarriak berriz, % 1,05 eta % 0,72 igo dira.
Erredakzioa
Azken egunetako beherakadari eusten dio Ibex 35ek, % 1,55 galdu du saioaren hasieran eta 9.500 puntuko mailatik behera kokatu da, 2009ko uztailetik ez zen halakorik gertatzen.
Madrileko Burtsako Indize Orokorra % 1,65 atzera egin du, baita ezegonkortasun giroaren isla dira Europako burtsak ere; Parisek % 0,97 galdu du, Londresek % 0,66 eta Frankfurtek % 0,37.
Mapfreri dagokio galeren lehen postua Espainiako burtsetan, hain zuzen, % 2,67 atzera egin du eta Indra eta Iberdrola Berriztagarriak berriz, % 1,05 eta % 0,72 igo dira.
Bankuek, halaber, galerak dituzte. % 1,88 jaitsi da BBVA saioaren hasieran; % 1,43 Telefonica; % 1,31 Iberdrola; % 1,19 Santander; eta % 1,12 Repsol.
Dibisen merkatuari dagokionez, euroak dolarrarekiko abantaila txikiagotu du eta 1,276 dolarretan kokatu da. 1,282 dolarretan zegoen atzo arratsaldean.