Ekonomia -
Europako Banku Zentrala
Espainia eta Portugal ez dira Grezia, Tricheten aburuz
"Eskatutako guztia egin behar dute herri guztiek; eta epe ertainera egonkortasuna lortzen lagunduko dien bideari jarraitu behar diote", esan du Europako Banku Zentraleko presidenteak.
Erredakzioa
"Espainia eta Portugal ez dira Grezia", Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak Lisboan erakundeak egindako bileraren ostean esan duenez.
"Eskatutako guztia egin behar dute herri guztiek; eta epe ertainera egonkortasuna lortzen lagunduko dien bideari jarraitu behar diote", esan du Europako Banku Zentraleko presidenteak.
Europako Banku Zentraleko bileraren osteko ohiko prentsaurrekoan, Trichetek esan du familientzat egonkortasuna beharrezkoa dela eta egonkortasun horrek enpresen egoera animatuko duela eta kanpo-behatzaileak lasaituko dituela.
Tricheten hitzetan, Greziako egoera ezin da beste herri batzuetara hedatu, eta zehazki, "Grezia eta Portugal ontzi berean" ez daudela argi dagoela esan du.
Greziako ordainketa-etendura "ez dugu aukeratzat jotzen"; ildo horretan, "herrientzako kaudimengabe prozesu antolatu bat eratzeko beharra ez dugu eztabaidatu".
Europako hainbat ekonomien arazoetaz galdetuta, "herrien garapen mailaren artean ezberdintasunak" daudela aitortu du, baina euroguneko ekonomia suspertzen hasi dela baieztatu du.