Ekonomia -
Mondragon Korporazioa
Javier Sotil: 'Antza denez, MCk behea jotzea nahi zuten batzuek'
Javier Sotil Mondragon Korporazioko presidenteak bere agintaldiaren eta emaitza positiboen irakurketa egin du.
Agentziak | Erredakzioa
Javier Sotil Mondragon Korporazioko presidentearen hitzetan, “finantza berregituraketa” batera bultzatu zuten “estutasunen” ondoren, 2016an “benetako Eroski” ikusiko da “zentro berriekin” eta banaketa “oso interesgarri batekin”. Konpainiaren “garai berria” iragarri ostean, “batzuek askotan zapuztu gaituzte, eta guk behea jotzea nahi dute batzuek”, deitoratu du.
Aurreikuspenen arabera, Eroski mozkinetara itzuliko da aurten. “Askotan lur jota utzi gaituzte eta, dirudienez, behea jotzea nahi zuten batzuek, baina erresistentziaren bidea dugu”, adierazi du Radio Euskadin.
Sotilek azaldu duenez, 2007an “garapen proiektuekin asko zorpetu zen” kooperatiba, “eta kontsumoa pikutara joan zen”. Ondorioz, “zor handia sortu zen; horrek negozio propioa garatzea eragozten zuelarik. “Horrek estutasunak sortu zituen Eroskin, finantza berregituraketa egoki batekin, Eroskiren finantzatzaileek zehatz ulertu dute”, adierazi du.
Ondoren, eta azken urteetan, “berregituraketako baldintzei erantzun behar izan diete”. 2016ko “azken konpromisoak bete dituzte dagoeneko, eta Sotilen ahotan, “garai berria” hasten da. “Eroskik buruan zuen egitasmoa garatu behar dute orain, zentro berriekin eta lehiakorragoak izateko”, erantsi du.
Eroski berria, “benetako” Eroski, ikusten hasi direla azaldu du. Datozen urteetan “arrakasta handia” izango du enpresak, “planteatzen ari den banaketa eredua oso interesgarria delako”, goraipatu du.
Mondragon “testuinguruan desberdina” dela esan du presidenteak. Horregatik, “ezagutzea” eskatu du buruzagiak. “Izan genituen arazoak izanda, guztia hondatu behar zela uste zuten batzuek, eredu kooperatibo propioa ezagutzen ez zutelako”, nabarmendu du.
Emaitzak 2015
Mondragon ez da “porrotaren sinonimoa izan”, ezta “arrakastaren sinonimoa” ere orain, Sotilek adierazi duenez. “Eguneroko lanaren sinonimoa gara, ondo lan eginez; azkenean emaitzak heldu dira”, azpimarratu du.
2015 “urte ona” izan zela onartu du Sotilek. Salmentek, emaitzek eta lanpostuek gora egin zuten (1.200 lanpostu iaz eta 2.200 bi urtetan). Gainera, etorkizunaren inguruko “irakurketa” aintzat hartu du, “negozio guztien berrikuntza prozesu garrantzitsuari bultzada bat delako”.