Ekonomia -

Etxebizitza

Etxebizitzen salmenta % 12 igo da EAEn

Nafarroan, berriz, 467 eragiketa eman ziren jabetza-erregistroan, iazko apirilean baino % 40,7 gehiago. Espainia mailan ere, etxebizitzen salmenta nabari igo da.

Etxebizitzak
Etxebizitzak
Etxebizitzak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen salerosketa, iazko datuekin alderatuta, % 12 igo zen apirilean, EAEn. Guztira 1.357 salerosketa eragiketa izan ziren jabetza-erregistroan. Hala ere, etxebizitzen salerosketan Euskadi, Kanariak Uharteen atzetik, gorakada gutxien jasan duen erkidegoa izan da.

Hori horrela, guztira 6.169 jabetza besterendu ziren; horietatik, 2.728 etxebizitzak ziren, 802 landa-finkak, 174 orubeak eta beste 2.465 trasteleku, garaje, bulegoak eta abar, izan ziren.

Etxebizitzaren inguruan emandako 2.728 operazioen harira, 1.357 salerosketak izan ziren, 858 herentziak, 13 trukeak eta 439 beste motatako transmisioak.

Salerositako 1.357 etxebizitzen harira, gehienak (1.180) askeak ziren eta 177 babes ofizialekoak. Gainera, 1.039 bigarren eskukoak ziren eta soilik 318 berriak.

Nafarroan, berriz, 467 eragiketa eman ziren jabetza-erregistroan, hau da, iazko apirilean baino % 40,7 gehiago.

Espainia mailan, etxebizitzen salmenta % 29 igo da, 35.199 salerosketetaraino, 2013ko otsailetik jasotako mailarik handieneraino, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia argazkiak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza gaur