Ekonomia -

Ebazpena

Gamesaren Lan Erregulazioko Espedientea onartu du Lan Ministerioak

Altsasuko lantegiko 150 langileak lanik gabe utzi dituzte eta baita Estatuko beste lantokietako 311 langile ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan Zuzendaritza Orokorrak eta Lan Ministerioak Gamesa taldeak aurkeztutako Lan Erregulazioko Txostena onartu du.

Horrenbestez, Nafarroako Altsasuko lantegiko 150 langileak lanik gabe geratu dira eta, halaber, ordainketak etengo dizkiete txandaka 180 egunez.

Estatuko beste lantegietako langileei ere eragiten die espedienteak hala nola, 55 langile lanik gabe geratu dira Sigüeiron (A Coruñan), 119 langile Miranda Ebron (Burgos), 60 langile Tausten (Zaragoza), 77 langile Medina del Campon (Valladolid).

Enpresa eta aipatu lantegietako langileen ordezkariek apirilaren 8an adostutako akordioa aintzat hartu dute Lan Erregulazioko Espedientea onartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea