Ekonomia -

Iruzur fiskala

Euskadin zerga-iruzurra % 17koa izan liteke

Iruzur mailaren inguruko neurri zehatzik ez badaude ere, iruzur kasu gehienak kontrolatu gabeko errentetan ematen dira, EHUren txosten baten arabera.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin zerga-iruzurra % 17koa (Espainiako mailaren antzekoa) izan litekeela eta diru-bilketan 2.320 milioi euro gutxiago jasotzea suposatuko duela uste du EHUko Ekonomia Institutuak, Ezkutuko Ekonomiaren eta Iruzur Fiskalaren inguruan Euskadin egindako txostenaren arabera.

Halaber, Euskadin ematen den ezkutuko ekonomia Espainiako Estatuarena baino txikiago dela dio txostenak, eta Europaren batez bestekoaren mailan kokatzen du.

Iruzur mailaren inguruko neurri zehatzik ez badaude ere, txostenaren arabera, iruzur kasu gehienak kontrolik gabeko errentatik datoz; izan ere, herritar gehienek atxikitzeak dituzte berain soldatetan eta beraz iruzurra, egotekotan, BEZik gabeko eragiketak egitera mugatzen da.

Lourdes Serna, Mercedes Vallejo eta Ignacio Zubiri dira txostengileak, eta bertan azaltzen dutenez, krisi garaian iruzurrari aurre egiteko "enfasi handia" jarri bazen ere, lortutako aurrerapenak "iruzurra murrizteko lortu beharrekoetatik urrun" daude.

Ildo horretan, iruzurra murrizteko neurriak ahalik eta arienen hartu behar direla uste dute, onura ekonomikoak iruzurrarekin bukatzeko dagoen interesa zapuztu dezakeelako.

Bestalde, Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak honen harira azaldu duenez, "iruzur fiskalaren aurka abian jarritako politikak betetzea ezinbestekoak da".

Iruzurraren inguruan "informazio erabilgarria" biltzea eta iruzur fiskalaren aurka lanean jarduten direnei "jokabidea bideratzen laguntzea" da txostenaren helburua, sailburuak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Iruzurrak albisteak