Ekonomia -

GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ

Lau orduko lanuzteak Eusko Irratian, EiTB erakundean eta EiTBNETen

Sindikatuek zabaldu dutenez, lanuzteek jarraipen zabala izan dute langileen artean.

Radio Euskadiko langileek egin duten bilkura. Argazkia: EiTB
Radio Euskadiko langileek egin duten bilkura
Lau orduko lanuzteak Eusko Irratian, EiTB erakundean eta EiTBneten

1:10

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau orduko lanuzteak izan dira ostiral honetan, bi goizean eta beste bi arratsaldean, Eusko Irratian eta EiTBNETen, sindikatuek deituta, 2010ean ezarritako % 5eko soldata murrizketa dela eta.

ELA sindikatuak publikatutako informazioaren arabera, "Eusko Irratiko (Radio Vitoria, Radio Euskadi, Euskadi Irratia), EITB-Erakundeko eta EITB-Net-eko langileek bat egin dute langileen komiteak deituriko bi orduko lanuztearekin".

"Deialdi honek erantzun zabala izan du, besteak beste, EITBneten ia erabatekoa izan da jarraipena eta Euskadi Irratian % 85 ingurukoa", zabaldu du LABek bere partetik.

Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Gaztea Irratian eta Radio Vitorian 08:00etatik 10:00etara deitu dute goizeko geldialdia; arratsaldekoa, berriz, 18:00etatik 20:00etara izango da.

EiTBneten, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izan dira lanuzteak.

EiTB erakundeko langile-batzordeak ere deitu du geldialdia; kasu honetan, bakarra izan da, 10:00etatik 12:00etara.

Eusko Irratiko, EiTBNETeko eta EiTB erakundeko sindikatu guztiek deitu dituzte lanuzteak, “% 5eko soldata murrizketa berehala etetea” eta “2010etik kendutako dirua itzultzea” eskatzeko.

Auzitegi Konstituzionalak eta Auzitegi Gorenak baliogabetzat jo zuten % 5eko soldata murrizketa ETBren kasuan, eta ebazpen horrek esandakoa EiTBko gainerako enpresa guztietan ere aplikatzea eskatzen dute sindikatuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak albisteak Lana Ekonomia berriak Albisteak