Ekonomia -
EB
Euroguneak egonkortze funtsa sortzea adostu du euroa babesteko
Igandean Eurotaldeko Ekonomia ministroek berretsi eta astelehenean martxan jarriko dute. Iturri diplomatikoen arabera, hasieran 70.000 milioi euro izango ditu funtsak.
Erredakzioa
Eurogunea osatzen duten 16 herrialdeetako Estatu eta Gobernu buruzagiek euroa babesteko egonkortze funtsa bat sortzea adostu dute, horrela, merkatua zor publikoarengandik egonkortu eta zorpetzearen krisiaren kutsatze geldiarazteko.
Neurri hori igandean berretsiko dute Eurotaldeko Ekonomia ministroek eta astelehenean, merkatuak zabaltzen dituztenean, jarriko dute martxan.
Tresna berri horrekin, "Euroguneko egonkortasuna" mantentzeko zailtasunak dituzten Estatu kideei diru-laguntza zuzenak adostu ditzake Komisioak.
Jose Manuel Durao Barroso, Komunitateko Exekutiboko presidenteak funtsaren kopuruari buruzko zehaztasunik ez ditu eman nahi izan, baina iturri diplomatikoen arabera, hasieran 70.000 milioi euro izango dira.
Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainiarrak "berme neurria" dela adierazi du, baina erabili behar ez izatea espero du.