Ekonomia -
Lan-istripua
Langile bat larri, Villatuertako enpresa batean elektrokutatuta
Ezbeharra bart jazo da metalezko osagaiak egiten dituen enpresa batean.
Agentziak | Erredakzioa
Aiegiako 30 urteko gizaseme bat larri zauritu da bart Villatuertako (Nafarroa) enpresa batean elektrokutatuta.
Foruzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, laneko ezbeharra bart jazo da, 21:12an, Villatuertako industrialdean metalezko osagaiak egiten dituen enpresa batean.
Istripuaren berri izandakoan, Foruzaingoa eta Lizarrako suhiltzaileak bertaratu dira enpresara, eta foruzainek zigilatu egin dute deskarga eman duen makina.
Langilea Nafarroako Ospitalera eraman dute, larri.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea