Ekonomia -
maiatzeko prezioak
Urte arteko KPIa % 0,7 eta % 0,8 jaitsi da EAEn eta Nafarroan
Iazko datuekin alderatuta, beheranzko joerari eutsi diote prezioek. Apirilarekin alderatuta, ordea, apur bat egin dute gora.
AGentziak | erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,7 eta % 0,8 jaitsi da maiatzean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, iazko hilabete berarekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak (INE, gazteleraz) emandako datuen arabera.
Urte arteko inflazioak, beraz, negatiboan jarraitu du beste hilabetez. Bi erkidegoetan etxebizitzaren, garraiobideen, eta aisialdia eta kulturaren merkatzeak eragin du jaitsiera. EAEn, % 6,4, % 4,6 eta % 2,2 jaitsi dira aipatutako arloetako prezioak; Nafarroan ere antzekoa izan da merkatzea: % 7,9, % 3,6 eta % 2.
Garestitzeei dagokionez, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak, tabakoa eta alkoholdun edariak, eta jantzi eta oinetakoak aipatu behar dira.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, berriz, gora egin dute prezioek: % 0,4, EAEn, eta, % 0,8, Nafarroan.
Estatuan, handiagoa izan da urte arteko prezioen beherakada: % . Argindarraren garestitzeak eragin du jaitsiera, INEren esanetan.